Cargando...
Zaintza Sistema Estrategiko bat ezartzeko prozedura prestatzen lagunduko dizugu.
Zaintza Estrategikoa informazioa biltzeko, hautatzeko, aztertzeko eta zabaltzeko prozesu antolatu eta sistematikoa da.
Prozesuaren azken helburua, informazioa ezagueran eraldatzea da, erabaki zuzenak hartu ahal izateko, enpresaren lehiakortasuna handituz.
Zaintza Prozesua zehazterakoan, hauek dira kontuan hartu beharreko urrats nagusiak:
Zaintza Sistemaren inplementazioaz, mantentze-lanetaz eta etengabeko hobekuntzaz arduratzen gara. Informazioaren bilketa eta iragazte prozesua optimizatzen dugu. Bildutako garrantzizko informazioa jasotzen duten aldizkako txostenak bidaliko dizkizugu, informazio horren analisi estrategikoan ardaztu zaitezen. Gainera INNFOKUS-en informazio guztia izango duzu eskuragarri, zure gustura sailkatu ahal izateko, bilaketak egiteko edo txosten pertsonalizatuak prestatu ahal izateko, besteak beste.
WWW-n eskuragarri dagoen guztia monitorizatu dezakegu.
Enpresa bakoitzaren beharrak eta interesak oso ezberdinak izan daitezke.
Gai batekin loturiko UNE, ISO edo bestelako Arauak: Nazioarteko Sailkapen bat edo Normalizaziorako Batzorde Tekniko bat jarraituz.
Nazioarteko Patente Kodeen (CIP) jarraipenari esker, besteak beste, produktuen berrikuntzan aplikatu daitezken teknologi berriak aurkitu ditzakegu.
Teknologia baten erabilpen berriak aurkitzeko, edo produktu baten hobekuntzarako teknologia berriak ezagutzeko balio dezake.
Adibide gisa, produktuen, bezeroen, hornitzaileen, lehiakideen edo banatzaileen artikuluak eta berriak monitorizatu daitezke.
Zaintza honek lehiakideen produktu eta teknologia berrien jarraipena egiteko aukera ematen digu, baita beraien produktu berrien merkatu estrategikoak ezagutzeko ere.
Enpresako sare sozialetan gure produktuei edo zerbitzuei buruzko iritziak ezagutuz gero, gure estrategia komertziala hobetu ahal izango dugu.