Cargando...
Innterkaian Informazio Zaintza Sistemak gauzatzen ditugu. Enpresa bakoitzaren premiak aztertu eta irtenbide pertsonalizatuak garatzen ditugu: araudi, teknologia, produktu, edo enpresei buruzko informazioa jarraitu ahal izateko, besteak beste.
Informazio Zaintza Estrategikoaren azken helburua Mehatxuak eta Aukerak detektatzea da, horren arabera jarduteko eta enpresaren lehiakortasuna areagotu ahal izateko.
Informazioa eskuratzeko, iragazteko eta sailkatzeko balio duen software berritzailea da. ADISOFT, gure esperientzia zabaleko aholkulariekin batera, enpresen neurrira egokituriko irtenbide optimoak lortzeko gaitasuna ematen digu.
Web-plataforma honetan, gure bezeroek ADISOFT aplikazioa erabiliz harturiko informazio guztia dute eskuragarri. INNFOKUS plataformak, informazioaren bilaketak parametro desberdinen arabera egiteko aukera ematen du, bai eta informazioaren sailkapen osagarria egiteko edo norberak egokitutako txostenak garatu ahal izateko, besteak beste.
Gure zerbitzuei esker, enpresek denbora eta diru asko aurreztu dezakete. Aldizka behar duten garrantzizko informazioa bidaltzen diegu, informazio horren azterketan ardaztu daitezen, bertan bait dago Adimen Lehiakorraren funtsa.
Neurrira garatzen ditugun irtenbideei esker, edozein arlotako edo tamainako enpresen beharrei egokitzeko ahalmena daukagu.